XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AZKUE AITA-SEMEAI AGURTxalogarriak alajaiña
Aurtengoa, VII Olerti-eguna alegia, Azkue'tar aita-semeen omenez izan da.
Ongi irabazita daukate auetxek
Antxe izan giñan gu ere, Lekeitio'n, Bagillaren 28'an.
Nola ez ordea? Aita Prantzisko Donearen seme alde batetik, Prantziskotar euskal-mixiolari jatorren ondorengo bestetik, oso begi atsegiñez ikusi bear guk olako jaiak.
Euskal-muiña, euskal-izakera, euskal-anima Azkue Jaunak bezin sakon ta maitetsu gutxik aztertu izan dute.
Aren Euskal-izti, iztegi, eres-sorta, esakera zar ta ipui ta erri-jakintza-gaien liburuak esandako onen agergarri bikain dituzu, irakurle.
Ta Prantziskotarrok beti errizale gaituzulako, txalo bero beroak jo bear olako gizonai.
Aita Prantzisko Donea Italia'ko erri-abeskeraren ta erri-olerkigintzaren aurrerazle bikaiñena ez al genduan izan? Beste guztiak olako gauzetan latinez ari ziran aldi artan, ark erriko izkuntzan eman zigun
Ta gure aurretiko euskal-mixiolariak
Argatik guk, Prantziskotarrok, Aita Prantzisko Donearen seme ta gure euskal-mixiolari jatorren ondorengo geranok, Lekeitio'n azaldutako euskal-zale ta euskalari guztiakin bat eginda, euskal-gogoaren aberri dan Arantzazu ontatik, agur bero bero bat bialtzen dizutegu, Azkue aita-semeoi.
Jose Antonio de Uriarte, Bermeoco Aita San Franciscuaren Colegijoco Misionistai; euren lenengoco misinoera urten ebenian, euren icaslagun eta adisquide
EUSEBIO MARIA DE ASCUE.
Zuace ta erreizuez
Fediaren suagaz
Arimac dagozanac
Otz pecatuagaz:
Zuaze dozuela
Arguija ezpanetan
Ta ceruca bidia
Ez da diruagatic
Ponpac gaitic bere ez
Zuacena igaroten
Vicitzia nequez:
Ezpada biurtzera
Jaungoicuagana
Infernuco bidian